XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
NOIZ ETA NOLA AURKITU ZEN OZONO-ZULOA?1984eko irailean Greziako Salonika-ko unibertsitateak ozonoari buruzko nazioarteko sinposiuma antolatu zuen.
Bertan ikerlari japoniar gazte batek, hots, Sigeru Chubachi-k, parte hartu zuen.
Ikerlari hau 1982. urtean japoniarrek Antarktikan duten Syowa ikerketa-zentruan izan zen.
Bere hitzaldian, egindako ikerketen berri eman zuen.
Ikerlari honek 1982ko irailean eta urrian neurtutako ozono-maila aurreko urteetako datuekin alderatu zuen.
Alderaketa egin ondoren ozono-geruzak izugarrizko mehetzea izan zuela ikusi zen.
Hala ere, Chubachi-ren hitzak entzun zituzten ikerlariek berehala aurkitu zuten irtenbide logiko bat, hau da, Chubachi-ren aparatuak akastunak ziren.
Eta horretantxe geratu zen gaia.
Hilabete batzuk geroago, 1985eko maiatzean,
Ikerlari hauen arabera, 1984. urtean abuztutik urrira ozono-maila % 30 txikiagotu zen.
Aurreko urteetan prozesu bera gertatu bazen ere, maila txikiagoa izan zuen.
Zer esanik ez, berri honek izugarri astindu zituen bazter guztiak.
1978. urtearen amaieran NASA-k Nimbus-7 deituriko satelitea espazioratu zuen.
Satelite honek ozonoa neurtzeko bi aparatu zituen, baina gertatzen ari zen ozono-galeraren berririk ez zuen eman.